Bergarako proposamenak hauteskunde kanpainan jakinarazi zuen martxoaren 14an ez zela bere lana amaituko. Autodeterminazioaren aldeko defentsa egiten jarraituko dutela adierazi dute gaur ezker abertzaleko ordezkari Pernando Barrena eta Arnaldo Otegik, eta apirilaren 3rako manifestazioa deitu dute Bilbon. Indarrak metatu eta autodeterminazioaren aldeko defentsa kalean egin behar dela aldarrikatu dute.
"Autodeterminazioa oinarri izanik, indarrak bildu eta aktibatzera goaz. Horretarako, ezker abertzalearen ustez, Bergarako Ekimenaren ustez, garrantzitsua da kalera ateratzea, eta testuinguru horretan kokatzen dugu, esan bezala, deitu dugun manifestazioa hori, hain zuzen, autodeterminazioaren eta gatazkaren konponbidearen defentsa egiteko herri indarrak bilduta", adierazi du Barrenak.
Manifestazio nazionala apirilaren 3an izango da, arratsaldeko 17:30ean, Bilboko Aita Donostia plazatik hasita eta 'Autodeterminazioa orain!' goiburupean. Deialdia hau ezker abertzaleak Bergarako proposamenean egindako esku luzapenaren beste urrats bat dela esan dute bultzatzaileek.
Bergarako Ekimena
Nazio manifestazioa deitu dute apirilaren 3rako, "autodeterminazioaren eta gatazkaren konponbidearen defentsan"
Lizarran orain dela sei urte hasietako bideari "forma politikoa emateko garaia" dela uste dute Bergarako proposamenaren bultzatzaileek, eta hori dela eta, autodeterminazioaren aldeko oinarri sozialari kalera ateratzeko deia egin diote. Pernando Barrenaren ustez, euskal gatazkaren konponbidea herriaren hitza errespetatzetik etorriko da soilik, eta "eskubide horren inguruko indarrak metatzea" ezinbesteko jo du, "jarrera alderdikoiez haratago". Manifestazioa apirilaren 3an egingo da Bilbon, Aita Donostia plazatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu