Euskal Herria

Nazioarteko 25 hiri baino gehiagotan egingo dute aurtengo Elkartasun Astea

Euskal Herriko hamabi erakundek parte hartuko dute, eta euskal presoen egoera izango da hitzaldi eta mahai inguruen gai nagusia.

jokin sagarzazu
2013ko otsailaren 27a
14:14
Entzun

Larunbatean hasi eta datorren asteko ostegunera arte egingo dute Euskal Herriarekiko Elkartasun Astea nazioarteko 25 hiri baino gehiagotan. Zazpigarren edizioaren ardatz nagusia euskal preso eta iheslarien egoera izango da. Askapena erakunde internazionalistak eta Euskal Herriaren Lagunak taldeak antolatutako elkartasun astean parte hartuko dute Euskal Herriko hainbat erakundek. Besteak beste, Bilgune Feminista, Etxerat, Herrira, Euskal Herrian Euskaraz, Ahaztuak, Ikasle Abertzaleak, Gazteak, Elkartzen eta Askapenako kideak izango dira antolatuko diren hitzaldi eta mahai inguruetan. 

Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesuari mintzatuko dira talde horietako kideak,  "eraikuntza sozial eta nazionaleko borrokak uztartuz". Halaber, jakinarazi dute euskal presoen “bitartekari” talde batek ere parte hartuko duela, presoen egoeraren berri emateko. Horrekin batera, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala proiektatuko dute hainbat lekutan. Azkenik, asteari amaiera emanez, hainbat elkarretaratze egingo dituzte Espainiako eta Frantziako estatuek euskal presoei ezartzen dizkieten “salbuespen neurriak” eta, bereziki, Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.