Nazioarteko abokatu elkarte batek Sortu legeztatzeko eskatu du

Erredakzioa
2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
ELDH Munduko Giza Eskubideen Defentsarako Europako Abokatuen Elkarteak uste du Sortu legezkoa izateko «eskakizun guztiak» betetzen dituela, eta, beraz, legezkoa izan behar duela. Madrilen eginiko hitzaldi batean, elkarteko presidente Bill Bowringek adierazi du Sorturen sorrera «lagungarria» izan dela Euskal Herriko gatazka politikoari «irtenbide baketsu eta demokratikoa» emateko. Alderdiak aurkeztutako estatutuek ez dutela «zalantzarako tarterik» uzten nabarmendu du, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalari eskatu dio bakea lortzeko aukeraz baliatzeko. Halaber, prozesu horretan parte hartzeko dei egin dio Europako Batasunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.