Gipuzkoako hondakinen kudeaketa plan berria nazioarteko zenbait adituk idatzi dutela esan du gaur Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak.
Adituen zerrenda honakoek osatzen dute: Joan Mark Simon, errausketaren kontrako GAIA aliantzako kide da eta Europako Zero Zabor mugimenduaren koordinatzailea; Laia Valenzuela eta Federic Puig, Spora Serveis Ambientals aholkularitza enpresako kideak; Martin Steiner Europako Inbertsio Bankuko ebaluatzailea eta hondakinen eta uraren babesean aditua; eta azkenik, Enzo Favoino, Europako Konpostatze Sareko lehendakariordea da eta Italiako Cappanori herriko Zero Zabor ikerketa zentroko batzorde zientifikoko kidea.
Gipuzkoako hondakinen plan berriak hondakinen kudeaketaren jerarkiaren lehen hiru puntuak ditu ardatz, Alduntzinek esan duenez: gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
Planaren programaren garapena datorren astean aurkeztuko dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta handik aurrera plana herriz-herriz aurkeztuko dutela aurreratu du Alduntzinek, adituen laguntzarekin.