Nazioarteko biltzar bat egingo dute giza eskubideen inguruan
DONOSTIA. Giza eskubideei buruzko nazioarteko biltzar bat egingo dute Donostian 2012an. Hala eman zuen jakitera atzo Donostiako alkate Odon Elorzak. Azken egunetan Bosnia eta Hertzegovinan izan da Elorza, giza eskubideen alde Europako hainbat hirik osatutako sarearen biltzarrean. Hirien sare horrek berak antolatuko du Donostian 2012an egingo dute bilkura ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu