politika

Nazioarteko bost adituk ETAren su-etena egiaztatzeko batzordea sortu dute

Ronnie Kasrils, Raymond Kendall, Chris Maccabe, Ram Manikkalingam eta Satish Nambiar dira taldeko kideak. "Azken urteotan bakeranzko aurrerapauso garrantzitsuak gertatu dira Euskal Herrian. Gaur garai itxaropentsu baten aurrean gaude". ETAk urtarrilean emandako su-etena "sinesgarri eta itzulezina" izatea "funtsezko pausoa" litzatekeela diote.

2011ko irailaren 28a
19:03
Entzun

Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Raymond Kendall (Erresuma Batua), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Ram Manikkalingam (Sri Lanka) eta Satish Nambiar-ek (India) ETAren su-etena egiaztatzeko batzordea sortu dutela jakin da gaur. "Lan serio eta zorrotza" eginda, erakunde armatuaren meniaren egiaztatzean "laguntzea" izango da haien lana, prentsa baten bidez jakinarazi dutenez. Nazioarteko gatazka politikoak konpontzen adituak dira, eta koordinatzailea Fleur Ravensbergen izango da. 'Nazioarteko Egiaztatze Batzordea' izena jarri diote, eta weba ere badute dagoeneko (euskaraz, tartean).

Taldearen ustez, "azken urteotan bakeranzko aurrerapauso garrantzitsuak gertatu dira Euskal Herrian. Gaur garai itxaropentsu baten aurrean gaude". Euskal gizarteak indarkeria behin betiko bukatzeko eskatu izan duela azpimarratu dute.

ETAk aurtengo urtarrilean su-eten orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria eman zuen. Halaber, aurten jakinarazi du zerga iraultzailea bukatu duela. Lehengo igandean, berriz, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bat egin zuen Gernikako Akordioarekin.

Erakunde armatuaren su-etena "sinesgarri eta itzulezina" izatea "funtsezko pausoa" litzatekeela dio Kasrils, Kendall, Maccabe, Manikkalingam eta Nambiarrek osatutako taldeak, eta horregatik sortu dutela "egiaztatzeko mekanismoa".

Helburu hori erdiesteko asmoz, "euskal gizarteko ahal den osagai gehienekin lan" egingo dutela hitz eman dute. Azkeneko bi egunetan alderdi politiko, enpresarioen elkarte, sindikatu eta Elizarekin bildu direla jakinarazi dute, eta aurrerantzean ere bilerak egingo ditu taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.