Euskal Herriko, Espainiako, Argentinako eta Italiako 70 abokatu inguruk, urtarrilaren 8an Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin. Egin dezagun urratsa lemapean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Euskal presoak jasaten ari diren egoera salatu dute, eta euskal gizarteak eta bertako zein nazioarteko talde ugarik ere askotan salatu izan dutela indarrean dagoen espetxe politika ere gaineratu dute.
Azken urteetan hainbat abokatu atxilotu eta kartzelaratu dituztela ere gogorarazi dute agerraldian. Haizea Ziluaga eta Haritz Escudero gogorarazi dituzte, pasa den asteko sarekadan atxilotu baitzituzten.
Espetxe politikan aldaketak segituan egin behar direla adierazi dute abokatuek. Gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzeko eskatu dute, eta baita bizi osorako kartzela zigorra eragiten duten legeak ezabatzea ere. "Edozein demokraziatan dauden gutxieneko baldintzak baino ez ditugu eskatzen" adierazi dute abokatuek amaitzerakoan.
euskal presoak
Nazioarteko eta Euskal Herriko 70 abokatuk urtarrilaren 8ko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute
Euskal Herriko, Espainiako, Argentinako eta Italiako abokatuek egin dute agerraldia. Gogor salatu dute euskal presoak jasatzen ari diren espetxe politika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu