Nazioarteko Olinpiar Batzordea: "Madril 2016ko Jokoen hautagai dela-eta, Euskal Herriaren independentzia helburuaz hitz egin behar al dugu?"

Hein Verbruggen NOBko Koordinazio Batzordeko presidenteak adierazi du beraiek ez direla Tibetez hizketan hasiko aurten Olinpiar Jokoak Pekinen izango direlako eta, besteak beste, Euskal Herriko gatazka aipatu du. "Ez gara erakunde politikoa". Hala ere, "politikak eta kirolak elkarren beharra" dutela aitortu du.

2008ko apirilaren 3a
14:47
Entzun
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) dio ez duela Tibeteko aferaz hitz egingo aurten Txinan izango direlako Olinpiar Jokoak. "Ez dagokigu kontu horiez aritzea. Txinari dagokio", adierazi du gaur Hein Verbruggen NOBko Koordinazio Batzordeko presidenteak, baina Euskal Herriko gatazka aipatu du, bide batez. "2016. urteko Jokoak antolatzeko hautagai diren hiriei begiratzen badiet, NOB behartuta al legoke Euskal Herriak Espainiarekiko independentzia lortzeko dituen helburuez hitz egitera? Edo Chicago ere hautagai delako, Guantanamoz edo Irakez hitz egin beharko al genuke?".

Verbruggenek behin eta berriz nabarmendu du NOBk "politikaz edo kontu politikoez" ez duela hitz egin behar. "Ez gara erakunde politikoa". Hala ere, "politikak eta kirolak elkarren beharra" dutela aitortu du, "baina beste kontu bat da gu herrialdeko bateko aferetan sartzea".

Abuztuaren 8an hasiko dira Txinan Olinpiar Jokoak, Pekinen, eta martxoaren 10etik Tibeten liskarrak gertatzen ari dira -ondoko beste herrialdeetara ere zabaldu da-, tibetarrak protestan hasi zirenetik. Han izandako liskarretan hemeretzi lagun hil direla aitortu du Txinak. Tibeten erbesteko Gobernuak, baina, 140 izan direla dio. Txinak 1951ean egin zuen bere lurralde hura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.