Nazio Batuen Erakundea

NBEan estaturik gabeko nazioek "parte hartze aktiboa" izan dezatela eskatu du Ibarretxek

=iNazio Batuen erreforma=i izenburupean EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta Unesco-Etxeak antolatutako jardunaldian hasi dira gaur Bilbon. Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak eman du hasierako hitzaldia eta bertan estaturik gabeko nazioek NBEn "parte hartzeko aktiboa" izan dezatela eskatu du. Ibarretxeren ustez, Estatuak beharrezkoak dira "baina ez nahikoak" NBEren funtzionamendu egokirako. Lehendakariaren arabera, eskualdeak eta tokian tokiko erakundeak "eragile aktiboak dira munduko ordena berrian".

2006ko maiatzaren 3a
13:02
Entzun
"Euskadi nazioa bat da goitik behera, kultura batekin, hizkuntza batekin eta munduan milaka urteko izatearekin, eskaintzeko gauza garrantzitsuak dauzkagu", ziurtatu du Ibarretxek.

Euskal Herrian bizi den egoera ere izan du hizpide Ibarretxek. Lehendakariaren hitzetan, Euskal Herriak une honetan "Euskadiko bakea eskaini nahi du, munduan bakea lortzeko urrats gisa". Gainera, Euskal Herria "NBEn aliatu naturala" dela adierazi du eta Jose Antonio Agirre lehendakariak erbestean zegoen bitartean, 1945eko San Franciscoko NBEn konferentzian, parte hartu zuela ekarri du gogora.

Ibarretxek NBEn jarrera kritikatu du, besteak beste Mendebaldeko Saharako gatazkan izandako "porrotagatik". Eta ziurtatu du, munduko ordena berria "boteretik" eta Estatuetatik eraikitzen ari dela banakakoen eta taldeen giza eskubideak errespetatu gabe.

Bestalde, Ibarretxeren ustez globalizazio prozesuak ez dio munduari hobekuntzarik ekarri. Izan ere, herrialde txiro eta aberatsen arteko aldea geroz eta handiagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.