Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Torturaren Aurkako Komiteak Espainiako Estatuari eskatu dio atxilotuei ezartzen dieten inkomunikazioa bertan behera uzteko. “Estatuak inkomunikazio erregimena berrikusi behar du, hori kentzeko helburuarekin, eta askatasuna kendu zaion pertsona orok atxilotuei dagozkien oinarrizko eskubideak edukiko dituela bermatu behar du”, esan du NBEk txostenean.
Azaroaren 12 eta 13an Espainiako Gobernuak txostena aurkeztu zion NBEko Torturaren Aurkako Komiteari, eta honi tortura eta tratu txar kasuak saihesteko hartutako neurriak azaldu zizkion. Txosten horren azterketa egin ondotik eman ditu jakitera NBEk eskakizun eta aholku horiek.
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi du berak "prozesu honetan parte-hartze zuzena" eduki duela. Astelehenean txostenaren balorazioa eginen du.
politika
NBEk Espainiari eskatu dio atxilotuen inkomunikazioa bertan behera utzi dezala
Gaur eman du Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Komiteak txostena. “Estatuak inkomunikazio erregimena berrikusi behar du, hori kentzeko helburuarekin, eta atxilotuek oinarrizko eskubideak edukiko dituela bermatu behar du”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu