NBEko behatzaileak etzi goizean joango dira Siriatik

2013ko abuztuaren 29a
11:58
Entzun

Abuztuaren 21ean Damasko kanpoaldean izan zen eraso kimikoa ikertzen ari diren Nazio Batuen Erakundeko behatzaileak larunbatean joango dira Siriatik. Hala jakinarazi du gaur NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek. Gainera, esan du behatzaileek larunbatean bertan ezagutaraziko dituztela iragan asteko erasoaren inguruko datuetako batzuk.

Atzo, Banek azaldu zuen ikuskatzaileek lau egun behar zituztela erasoa izandako eremua ikertzeko. Gaur joan dira berriro guneetako bat ikertzera, astelehenean eta atzo lan horretan aritu eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.