Lan gatazka

Negoziazioak etenda jarraitzen duten bitartean lanuzte eta protestei eutsiko diete TCSAko langileek

Bilbobus eta Bizkaibusen zerbitzuak ematen ditu enpresa horrek, eta gaur egun osoko lanuztea egiten ari dira langileak. Goizean 26 autobusetan sabotajeak egin dituzte, eta, ondorioz, zerbitzu minimoak emateko arazoak dituzte.

2008ko ekainaren 20a
18:48
Entzun
Bilbobus eta Bizkaibus kudeatzen dituen TCSA enpresako langileek lanuzteak eta protestak egiten jarraituko dute negoziazioak abiatu ezean. Hala ziurtatu du Jose Antonio Fernandez enpresa batzordeko ordezkariak. Fernandezek agertu du elkarrizketak abiatuz gero mobilizazioak bertan behera utziko dituztela, eta idatziz azaldu ziotela konpromiso hori TCSAko zuzendaritzari.Enpresak, ordea, berari eusten dio Fernandezen arabera, eta langileentzako "onartezina" den eskaintza itxia egiten jarraitzen du.

24 orduko greba egiten ari dira gaur TCSAk langileak; hots, Bizkaibus eta Bilbobusekoak. Lanuztearen harira,

26 autobusi eraso diete gaur goizean, eta zerbitzu minimoak betetzeko arazoak sortu dira -%30ean finkatu zituzten zerbitzu horiek-.

Enpresako iturriek agertu dutenez, autobusetako batzurik gurpilak zulatu egin dizkiete eta trabeska jarri dituzte kotxetegi atarian; beste batzuei leihoak hautsi dizkiete, eta txartelak banatzeko makina zenbaitetan.

Zehazki, Bilboko Elorrietako kotxetegian bertan 60 bat lagunen artean hamaika autobus hondatu dituztela diote enpresako iturriek.

Aspaldi hasi zituzten protesta eta mobilizazioak TCSAko langileek, lan baldintza hobeen eskean. Gaur, bihar eta astelehenean egun osoko lanuztea egiteko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.