Negurako plana abian jarri du Nafarroako Gobernuak, elurra egingo duelakoan

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak negurako plana jarri du martxan, elurra botatzeko arriskua dagoelako. Meteorologia agentzien arabera, euri asko egingo du, eta elur maila 500 metrora jaitsiko da. Errepideak garbi edukitzeko, prest izango dira elurra kentzeko makinak, baina ahal bada autorik ez hartzeko gomendatu du gobernuak. Tenperaturek behera egiten jarraituko dute, eta, atzo bezala, hotza izango da nagusi.

Elur arrisku txikiagoa dago aurreikusita Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, zerua estalita egongo da, baina euri gutxi botako du, arratsaldean batez ere. Bihar, berriz, ez da asko aldatuko eguraldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.