politika

Nekane Perez hautatu dute Aralarreko Nafarroako koordinatzaile

Koordinatzailearekin batera, herrialde horretarako zuzendaritza berria aukeratu du alderdiak.

Nekane Perez, Nafarroako Parlamentuan. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 17a
10:33
Entzun

Nekane Perez beratarra, zinegotzi ohia eta nafar parlamentari ohia, aukeratu dute Aralarreko Nafarroako afiliatuek koordinatzaile, Iruñeko Condestable jauregian egin den VII. Konferentzia politikoan.

Perezek nabarmendu duenez, “etorkizuneko erronka da Nafarroan aldaketa finkatzea. Abiatu berria den aldaketa honetan sakondu behar dugu, antzinatik bizi ditugun bazterkeria eta lagunkeria garaiak itzul ez daitezen”.

Konferentziaren hasieran, Xabi Lasa orain arteko koordinatzaileak ideologia eta militantziaren beharra eta garrantzia azpimarratu du,“beste indar politiko batzuek esaten dutenaren kontra”. Aralarrek ekosozialismoaren alde egitea erabaki zuela ekarri du gogora. “Sistema kapitalista hau aldatzeko itxaropena galdu ez dugulako, justizia bilatzen dugu eta horregatik ekosozialismoa bultzatzen segituko dugu”. Lasak nabarmendu duenez, “independentistak gara, guk independentziaren alde egingo dugu, beti ere bide baketsu eta politikoak erabiliz”.

Aralar Nafarroako Zuzendaritza Berria

Nekane Perez

Ana Barrena

Mariano Layos

Carlos Arellano

Maite Iturre

Joseba Jimenez

Myriam Gomez

Juan Pablo Eslava

Consuelo de Goñi

Mikel Egozkue

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.