Lan istripua
Nekazari bat hil da Cascanten, traktoreak azpian hartuta
Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, lan istripu larria gertatu zen atzo Cascanten: 62 urteko J.M.B. nekazaria hil zen lanean ari zela traktoreak azpian hartuta. Atzo arratsaldean aurkitu zuten Cascanteko bizilaguna hilda Los Melonares inguruan, baina istripua eta heriotza 12:00ak eta 15:00ak artean gertatu zirela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu