Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 59 urteko nekazari bat larri zauritu da Murchanten, gidatzen zuen traktorea iraulita. Gizona ibilgailuaren azpian harrapatuta gelditu da. Larrialdi zerbitzuek suhiltzaileak bidali dituzte istripua gertatutako lekura. Ondoren, anbulantzian eraman dute Tuterako Reina Sofia ospitalera.
Istripua bart gertatu da, arratsaldeko azken orduan; NA-670 errepidearen lehen kilometroan, Corellarako irteeran. Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua argitzeko.