Euskal Y-a
Nekazariek ez dute desjabetzaren inguruko informaziorik, EHNEk salatu duenez
Abiadura Handiko Trena egiterakoan lurzoru asko desjabetuko dituzte, eta Jaurlaritzaren arabera, nekazariak galtzen aterako ez badira ere, Eneko Karrerak salatu du esaten dutena beraiek ere ez dutela sinisten. "Dena ondo pentsatua dagoela esaten dute; nekazariak ez direla galtzen aterako, baina uste dugu oraindik ez dagoela ezer. Guk behintzat informazio gutxi dugu".
"Beraiek sinisten ez dituzten gauzak esaten ari da", salatu du Eneko Karrerak, EHNE sindikatuko kideak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Desjabetu behar dituzten nekazarientzatbeste lur batzuk dituztela esaten dute, baina guk ez dakigu zein lur diren eta nola banatuko diren, zein baserri eta lurzoru desjabetuko dituzten. Ez dut uste ezer prestaturik dagoenik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu