Gizartea

Nekazaritza transgenikoaren eta biologikoaren arteko bizikidetza onartu du Frantziako Asanbladak

Eskuindarrek atera dute arau berria aurrera, ozta-ozta.

2008ko apirilaren 9a
18:52
Entzun
Frantziako Asanbladak nekazaritza transgenikoaren eta biologikoaren arteko bizikidetza arautu du gaur, eta orain gaia Senatura eramango dute. Eskuindarrek egin dute arautzeko proposamena, eta doi-doi atera da aurrera: 249 alde eta 228 kontra.

Gaurko erabakiaren arabera, hemendik aurrera transgenikoak moztea delitutzat joko da. Bestetik, nekazaritza transgenikoaren eta biologikoaren arteko orain arteko distantzia ehun metrokoa zen, eta hori aldatu egin dute orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.