Nekazaritzarako makina batek harrapatuta hil da gizon bat
HERNANI. Gizon bat hil zen atzo Hernanin, Ereñotzu auzoan (Gipuzkoa), lurra jiratzeko makina batekin lanean ari zela. Hildakoak 76 urte zituen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, makinarekin ezbeharra izan zuen; makina irauli eta gainera erori zitzaion. Auzitegi Medikuntzako Patologia Zerbitzura eraman dute gorpua, autopsia egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu