euskal herria

Neonaziek Pavlos Fyssas rap kantaria erail izana salatu dute Baionan

Sare Antifaxistak deiturik, laurogei bat lagun elkartu dira Baionako Herriko Etxearen aitzinean, Pavlos Fyssas rap kantari ezkertiarraren erailketa salatzeko.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko irailaren 21a
21:35
Entzun

Neonaziek Pavlos Fyssas, Killah-P ezizenez ezaguna zen rap abeslari greziarra erail izana salatu dute Baionan arratsalde honetan. Sare antifaxistak deiturik, laurogei bat lagun batu dira Baionako Herriko Etxe aitzinean. Clement Meric Parisen faxistek hildako antifaxista gaztea ere ukan dute gogoan, eta mundu osoan  “faxismoak hitzen” duela salatu dute.

Egunsenti Urrekara talde neonaziko kideek irailaren 18an erail zuten rap abeslari ezkertiarra, Pireoko Keratsini langile auzoan. Hiltzaile faxista 55 urteko gizona da, eta Egunsenti Urrekara alderdiko kidea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.