Neska-mutilak bereizten dituzten eskolen itunei eutsi egingo die Zelaak

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Neskak eta mutilak bereizten dituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako bost ikastetxeei laguntzen jarraituko du Eusko Jaurlaritzak. Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak baieztatu du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia ez duela bere egingo PSEren gobernuak; auzitegi horrek ezbaian jarri du ikastetxe horiek diru publikoz laguntzea, «baztertzaileak» direlakoan. Zelaak argudiatu du eskola horiei ikasturtea hastear dela laguntza kentzea ez litzatekeela bidezkoa; «segurtasunik eza» ekarriko lukeela uste du. Nolanahi ere, aurrera begira da jarri da, eta ikastetxe bereizleei ohartarazi die eredua aldatu egin beharko dutela itunak berritzekotan. «Bizitzan bezala egon behar da ikastetxean, jarrera sexistak saihesteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.