Ikastolak

Nestor Basterretxeak egin du aurtengo Nafarroa Oinez iragarriko duen irudia

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924) eskultore eta margolariak egin du aurtengo Nafarroa Oinez iragarri eta ezagutaraziko duen irudia. Lurrean ondo sustraituta, baina, era berean, airera zabaltzen den arbolaren formak atzeman daitezke irudian; hots, Nafarroa Oinez antolatuko duen Lizarrako Ikastolaren ispilua: Lizarrako lurrean eta gizartean ongi errotutako proiektua, baina, era berean, etorkizunera zabalik dagoena. Urriaren 17an egingo dute jaia. Jakina, Lizarran.

2003ko abenduaren 10a
19:32
Entzun
Basterretxearen irudiaz gain, ekitaldiaren leloa ere aurkeztu dute gaur: [email protected] izango dute goiburu, teknologia berriei keinu eginez.

Nafarroako Ikastolen Elkarteko eta Lizarrako Ikastolako arduradunek azaldu dutenez, 0-3 urte arteko haurrentzako eskola berria eraiki nahi dute aurtego Nafarroa Oinezen bidez jasoko duten diruarekin, eta, halaber, une honetan beharrezko dituzten biltegia eta igogailua.

Oraindik hilabete asko falta dira Nafarroa Oinezen eguna iristeko, baina Lizarrako Ikastolakoak hasi dira jada ekitaldiak antolatzen. Ostiral honetan bertan, hilaren 12an, Oskorrik kontzertua emango du Lizarrako kiroldegian disko berriko kantuak aurkezteko.Era berean, materiala salgai dute dagoeneko Lizarrako ikastolakoek: Iruñean, Yanguas eta Miranda kalean karpa bat jarri dute salmentarako, eta Lizarran, berriz, hiri erdialdean jarri dute denda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.