Neurriak ez ezartzeko eskatu dio EAk Eusko Jaurlaritzari
Eusko Legebiltzarreko EAko kide Juanjo Agirrezabalak EAEren eskumenen alde egiteko eskatu dio Hezkuntza sailburu Isabel Zelaari, eta ondorioz, ez ditzala ezarri Espainiako Hezkuntza Ministerioak onartutako murrizketak. Krisiari aurre egiteko «funtsezko tresnatzat» jo du hezkuntza Agirrezabalak, eta hori dela eta, ezin dela ahuldu argi du. EAKo parlamentariaren hitzetan, hori da PPk onartutako neurrien helburua. Hezkuntza Ministerioaren plana kritikatzeaz gain, Eusko Legebiltzarrean proposamena aurkeztu du Agirrezabalak ere, Hezkuntza Sailari murrizketak ez ezartzeko eskatzeko, batetik, eta bertzetik, autogobernuaren alde egiteko neurriak hartzeko galdegiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu