«Neurrigabeko indarkeria bulegoetan diseinatzen da»

2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
LAB sindikatuak salatu duenez, «neurrigabeko indarkeria erabiltzea bulegoetan diseinatzen den herritarren aurkako errepresio estrategia da». Horregatik, erantzukizun guztiak argitzeko eskatu du, baita Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren dimisioa ere: «Haren jokabidea errealitateari buelta ematea eta erasoak kriminalizatzea izan da agintaldi osoan».ELAren iritziz ere,«hain ekinbide larriaren» erantzule politikoak dimisioa aurkeztu behar du. «Bestela, kargutik kendu egin behar dute».Gertaerak, eredu polizialaren inguruan hausnarketa sakona eragin behar lukeela uste du ELAk. Bi sindikatuek bat egin dute Cabacasen senideen eta ingurukoen saminarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.