BIHAR BERRIA-N

"Ni gehiago fidatuko nintzateke Aita Santuaz Felipe Gonzalez gizatxarraz baino"

Lucio Urtubia anarkista eta igeltseroari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia114602.jpg
2015eko irailaren 12a
10:57
Entzun

84 urtean makina bat bizipen pilatu ditu Lucio Urtubiak, eta horiek egituratu dute haren pentsamendua. Baita alderantziz ere: haren pentsaerak eraman du modu zehatz batean jardutera. Cascanteko igeltsero bat izanagatik, City Bank banku boteretsuarekin negoziazio mahaian eseri zen, bankuaren txeke faltsuak zabaldu ondoren. Omenaldiak egiten dizkiote orain.

Urtubiari eginiko elkarrizketa bihar argitaratuko du BERRIAk. Honakoa da aurrerapena:

- "Garena gara egiten dugunagatik. Inork ez du irtenbidea. Hori borrokatuz eta lan eginez aurkitzen da".

- "Ezkerra ongia izatera bideratu behar da".

- "Anarkia ardura da. Zer diferentzia dago deus egiten ez duen anarkista baten eta deus egiten ez duen apaiz baten artean? ez dago".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.