Komunikazioa

Nitro, itxiko dituzten LTDko bederatzi kateren artean

Nitro, La Sexta 3, Xplora, La Siete, La Nueve, AXN eta hiru teledenda kate itxiko dituzte Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz.

Pilota partidak ematen ditu Nitrok, besteak beste.
Adrian Garcia.
2014ko apirilaren 8a
08:32
Entzun

LTDko bederatzi kate gutxiago jasoko ditu ikus-entzuleak hurrengo egunetan. Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo zituen aurreko legealdian banatutako bederazi telebista lizentzia, eta horiek ixteko agindu zuen. Maiatzaren 6rako ixten ez bazituzten isunak jarriko zizkiela iragarri zuen auzitegiak. Hedabide taldeek erabaki dute jada zein kate itxiko dituzten, La Vanguardia egunkariak kaleratutakoaren arabera. Atresmediak hiru galduko ditu: Nitro, La Sexta 3 eta Xplora; Mediasetek, bi: La Siete eta La Nueve; Unidad Editorialek, beste bi: AXN eta teledenda kate bat; Vocento taldeak bi teledenda kate utziko ditu bertan behera. Kateek ohartarazi dute Espainiako Gobernuaren aurka salaketa jarriko dutela, kalte-ordainak eskatzeko.

Bainet ekoiztetxeak ekoizten ditu Nitro katean ematen dituzten pilota emanaldiak. Baienetetik adierazi dute ez dakitela ezer Atresmedia taldeak Nitro ixteko hartutako erabakiaren inguruan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.