ISTRIPUA

Nitrogenoa zeraman kamioi bat irauli da Barakaldon

Kargaren parte bat lehertu egin da, eta sute bat sortu du BEC Bilbao Exhibition Centretik gertu.

2012ko irailaren 17a
16:06
Entzun

Bart gauean gertatu zen istripua, 22:00 aldera, BECera iritsi aurreko bidegurutzean. Ez zen inor zauritu, baina ezbeharra gertatutako lekutik gertu bizi diren pertsonei etxetik ateratzea galarazi zien Ertzaintzak, karga guztia leher zitekeelakoan. Errepidea itxi zuten ertzainek, eta Ansioko metro geltokia ere itxi zuten, badaezpada. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kamioi gidaria ere bere kabuz atera zen, onik, eta istripua gertatu eta bi ordura topatu zuten poliziek. Barakaldoko Udaltzaingoak ezagutarazi duenez, alkohol proban positibo eman du kamioilariak.

Beste kamioi batek eraman du lehertu gabeko nitrogenoa, goizaldean. Errepidea garbitzen ari dira goizean, eta garbitu artean itxita egongo da Barakaldorako sarrera hori. Istripua zer dela-eta gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.