1980ko hamarkadan sortu zen gaztetxeen mugimendua. Aurrez, 1965 aldera, Larrabetzuko (Bizkaia) gazte pare bat ohartuak ziren herrian lokal bat behar zutela. Lokal haren helburuak euskara bultzatzea eta gazteentzako bilgune izatea izan behar zuen. Sinadurak bildu zituzten, baina udalak ez zien erantzunik eman. Azkenean, Elizaren elkarte baten bidez lortu zuten lokala.Baina ahalegin hori salbuespena izan zen.
Hamabost urte geroago, ordea, frankismoaren arrastoak gero eta txikiagoak ziren. Hala, Euskal Herrian gazteentzako leku eske hasi ziren herriz herri, orduko ereduarekin gustura ez zeudela eta. Okupazioaren mugimenduari lotuta sortu ziren lehen gaztetxeak.
Noiz eta nola sortu ziren gaztetxeak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu