Nomaden kanpalekuak hiru hilabeteko epean husteko agindu du Sarkozyk

Erredakzioa
Baiona
2010eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak agindua eman du hiru hilabeteko epean nomaden eta ijitoen «legez kanpoko kanpalekuen» erdiak husteko eta delituren bat egin dutenak euren herrialdeetara kanporatzeko. Frantzian mota horretako 200 kanpaleku zenbatu dituzte. Sarkozy bere gobernuko ministroekin bildu zen atzo, Sain Aignanen azkenaldian izan diren istiluak aztertzeko. Poliziak gazte ijito bat hil ondotik hasi dira istiluak.

Hiru hilabetera berriz bilduko dira, egoera aztertzeko. Halaber, iragarri du Immigrazio Legea aldatuko duela urte amaieran, «ordena publikoko arrazoiak tarteko», pertsona horien kanporatzea errazteko. «Errepublikaren legeak herrialdean dauden guztiei ezartzen zaizkie, herri nomadei barne».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.