ERREPORTAJE AURRERAPENA. Soziologoen mahaingurua hauteskunde kanpainaz

Normalizazio politikorik gabeko bozen harira

Xabier Barandiaran, Eider Alkorta, Xabier Isasi, Ander Iturriotz, Ainhoa Larrañaga eta Xabier Aierdi soziologoek mahaingurua egin zuten asteartean Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Hauteskunde kanpainaren mezu, estrategiak eta gertaerak izan zituzten hizpide: PSOE eta EAJren arteko lehia eta polarizazioa, ezker abertzalea baztertzearen ondorioak, abertzaletasunean krisia ote dagoen... Horiek irakurgai izango dira bihar BERRIAk kaleratuko duen erreportajean.

2009ko otsailaren 6a
17:25
Entzun
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainaren mezu estrategia eta gertaerak aztertu dituzte Euskal Herriko sei soziologok. Gai hori ardatz hartuta, mahaingurua egin zuten joan den asteartean Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parkean. Normalizazio politikorik gabeko bozak izango direla esatean bat etorri ziren denak: Xabier Barandiaran, Eider Alkorta, Xabier Isasi, Ander Iturriotz, Ainhoa Larrañaga eta Xabier Aierdi.

PSOE eta EAJren arteko lehia eta polarizazioa nabarmendu zuten denek. Gainera, egunotan auzitegietan dagoen gai bat jorratu zuten: ezker abertzalearen zerrenden legez kanporatze posiblea. Ezker abertzalea baztertzeak Eusko Legebiltzarrean izan ditzakeen aldaketa kualitatiboak aztertu zituzten. Ander Iturriotzen esanetan, PSOEk "tranpa" egin du bozei begira, "ezker abertzalea baztertzeko ez ezik, abertzaletasuna oro har ahultzeko".

Abertzaletasuna krisian ote dagoen ere izan zuten eztabaidagai. Nagusiki bi ideia mahairatu zituzten: batetik, abertzaletasunak sistema baten, oreka baten, beharra duela EAJren eta ezker abertzalearen artean, eta, bestetik polo subiranistaren beharra norainokoa den. Horretan ikuspuntu ezberdinak ahoratu zituzten sei soziologoek. "Oraintxe bertan", EAEn bozen atarian izaki, polo horrek "funts handirik ez" duela esan zuten.

Horiek guziak eta gehiago irakurgai izango dira bihar BERRIAk paperezko edizioan kaleratuko duen erreportajean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.