"Apartheid-a amaiarazteko urrats sendoak emateko sasoia da. Egoera hori gainditzea prozesua indartzeko modua da. Gauzak daudenean uzten baditugu, hain premiazkoa den aldaketa oztopatu baino ez dute egingo", esan du Arantza Urkaregik AuBren eta hura bezala baliogabe utzi zituzten udal plataformen izenean.
Izan ere, Urkaregik nabarmendu du PPk ez beste alderdi guztiek egungoa bakearen legegintzladia izango dela nabarmendu dutela, baina legez kanpora utzitako aukera politikoak dauden bitartean "normalizazioa" ez dela lortuko ohartarazi du. Ildo horretatik, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari esan dio "amaieraraino" heltzeko borondatea badu, Espainiako Alderdien Legea indargabetzea ezinbesteko urratsa dela.
Ilegalizazioaren aurka dauden EAJ, EA eta Aralarri, berriz, "nerri zehatzak" galdegin dizkie Urkaregik; hau da, baliogabetutako plataformetako ordezkariek bete beharko lituzketen zinegotzi karguetan dimisioa emateko.
Baliogabetu zituztela bi urte betetzen direla eta, asteazkenean elkarreratzeak egingo dituzte udaletxeen atarietan.
Politika
Normalizazioa iristeko ilegalizazioak bertan behera uztea ezinbestekoa dela diote baliogabetutako plataformek
2003ko udal zein Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Espainiako Alderdien Legearen arabera baliogabetu zituzten plataformetako kideen arabera, "normalizazio politikoa" iristeko derrigorrezkoa da ilegalizazio praktikak bertan behera uztea. Hain justu, "amaieraraino" heltzeko prest badago, Alderdien Legea indargabetzeko obligazioa duela ohartarazi diote Zapatero Espainiako Gobernuburuari. Asteazkenean, hilaren 25ean, bi urte beteko dira baliogabetu zituztela, eta horregatik elkarretaratzeak egingo dituzte ordezkaritza ukatu zieten instituzioen atarietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu