Gauzak sakonetik aldatzeko "ETAk arma uzteko bidea" hasi behar dela dio Elorzak, "mugimendu abertzale radikal eta independentista printzipio demokratikoetan oinarrituta" abiatzeko. Ildo horretan, ETA dagoen bitartean "Euskal politikak kutsatuta" jarraituko duela iritzi dio, eta oso zaila izango dela "baskismo politikoko proiektu bat" aurrera eramatea.
Ibarretxeren plana "ez da irteera erraza duen plan errealista bat" Donostiako alkatearen ustetan. EAJk "zuhurra izan beharko luke autodeterminazioaren kontsulta bezelakoaldarrikapenak egiterakoan", bere ustetan gizartea "bi bloketan" banatu baitezake". Gainera, "plan soberanista bat kontsultatzeko unilateralki autodeterminazioa erabiltzea, politika eta elkarrizketaren porrota" bezala hartu behar dela dio. "Plana ez da aurre elkarrizketa baten fruitua, ez ditu lege marku arauak betetzen, eta ez ditu beste aukerak jasotzen". Larria irudi zaio "kontsulta egin nahi izatea Legebiltzarrean gehiengo kualifikatua lortu gabe, eta Administrazio Zentralak onartu gabe".
Elorzaren bigarren lehentasuna, "euskal autogobernuan sakontzea" da, horretarako, "egungo Estatutua osorik beteta". Gainera, Espainiako Konstituzioaren 150.2 artikulua ezartzeak duen "ahalmen ikaragarria" aztertu beharko litzateke, bere ustetan.
"Estatuarekin senatuaren erreforma adostea"beharrekoa jotzen du, eta baita "oinarrizko arauak errepasatzea, autonomia erkidegoek Auzitegi Konstituzionala edo Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra osatzerakoan izan beharreko parte hartzea, eta Europako Batasuneko botere instantzietan autonomia erkidegoek izan beharreko presentzia" ere.
Politika
"Normalizazioaren bidean" kartzela politikan "keinu humanitarioak" egin behar direla uste du Odon Elorzak
Odon Elorzak esperantza garaia dela dio gaur El Diario Vasco egunkarian argitaratutako iritzi artikulu batean. Martxoaren 11ko atentatuen eta Espainiako Gobernu aldaketaren ondoren itxaropen garaian gaudela dio, eta horregaitik, hausnarketa egitea komeni dela. Berak, bi lehentasun ikusten ditu: ETArekin amaitzea, eta Gernikako Estatutua osorik beteta euskaldunen autogobernuan sakontzea. Gainera, "beste gai orden batean, eta ETAren 'su-eten amaigabe' baten itxaropenean komenigarria da kartzela politikan imintzio humanitarioak egitea", bere ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu