Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Normaltasuna izan da nagusi egun guztian zehar salaketak isolatu batzuk salbu

Bozkatzerako orduan parte hartzeko deia egin diete lau alderdi nagusietako zerrendaburuek herritarrei. 

Iñigo Urkullu lehendakaria bozkatzen. ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2015eko abenduaren 20a
07:30
Entzun

Goizeko 9:00etan zabaldu dituzte hautes eskolak Hego Euskal Herrian, Katalunian, Galizian eta Espainian. Arazo txikiak izan diren arren, normaltasunez joan da eguna orokorrean. Euskal Herrian gertakari larririk ez da izan, baina Gorraizen salatu dute EH Bilduren botopaperak puskatuta zeudela, eta tentuz aztertzeko botoa eman aurretik. Espainian ere izan dira salaketak, batik bat, PPren kontrakoak.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu izan da bozkatzera joaten lehenengotarikoa (9:15etan), eta herritarrei bozkatzera joateko eskatzeko baliatu du aukera. "Garrantzitsuak dira hauteskunde hauek, aldaketa ekarriko digutelako, baina batez ere, ez delako gehiengo absoluturik izango". Aldaketa izan du hizpide Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak ere, eta ohartarazi du datorren legealdiak ondorio nabarmenak izango dituela "herritar ororen egunerokoan". 

Donostian bozkatu du  EH Bilduko hautagai Hasier Arraizek, eta "subiranotasunaren alde" egiteko eskatu die herritarrei, argudiatuz hori dela modu bakarra "erabakiak hemen hartu ahal izateko". 

Katalunian ere adi

Asko du jokoan Kataluniak datorren legealdian. Hala iragarri du Artur Mas Generalitateko presidenteak Bartzelonan. "Egiten dugunari buruzko kontzientzia eduki behar dugu, uneok erabakigarriak direlako gure herriaren etorkizunerako". 

Masek, hala ere, ez du aurreratu nahi izan zer gertatuko litzatekeen independentziarako bide orriarekin, Espainiako Gobernuan aldaketarik egonez gero. 

Espainian lehia estua

Parte hartze altua iragarri dute Alderdi Popularreko buruzagiek. Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak berak adierazi du "jende asko" ari dela bozkatzera gerturatzen, eta gustura agertu da. 

Pozik eta aldaketaren zain gainontzeko hautagaiak ere, PSEko Pedro Sanchez eta Podemoseko Pablo Iglesias kasu.  Azken horrek nabarmendu du, gainera, Espainiak "trantsizio berri bat" bizi duela 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.