Arrazoi ekonomikoak eta krisia direla medio langile batzuk 2011 amaieran kaleratu egin zituztela jakinarazi dute. 2012. urte hasieran soldatak murriztu zituzten, eta ekainean lana erregulatzeko txostena aurkeztu zuen enpresak. Horrez gain, orain 55 langile ditu enpresak, 21 behargin kaleratzeko proposamena aurkeztu die enpresak.
"Jakin dezazuen, ordenagailu gehiegi izango ditugu hutsik alboan, eta hori egunkarian bertan antzemango duzue: zuoi guztioi nahiko genukeen arreta ezingo dizuegu jarri, eta gipuzkoarron istorio askok, zoritxarrez, kanpoan geratu beharko dute”.
Lana erregulatzeko txostenaren berri izan zutenetik negoziazioak egiten saiatu direla azaldu dute, kaleratzeak murrizteko eta langabezian geratutakoek kalte-ordain "duina" jasotzeko. Azken asteetan "aurrerapausoak" ikusi dituzten arren, egoera "blokeatuta" dagoela iruditu zaie. Gainera, negoziazioak amaitzeko epea, hilaren 9a, gerturatzen ari dela ikusi dute. Horregatik, langileek grebarako deialdia egin dute. “Nahi ez genuen erabaki bat hartzera behartuta sentitu gara, negoziazioa desblokeatzeko balioko duen esperantzarekin”.