Aste gutxiren buruan ETAk Nafarroako dantzaleku baten aurka egin duen bigarren atentatua da atzo iluntzean Urdazubiko Nubaren aurka egin zuena. Izan ere, joan den abenduan Doneztebeko Bordatxo zartarazi zuen lehergailuz betetako furgoneta baten bidez.
Hain justu, atentatu hura eta atzo gauean Urdazubiko Nuba dantzalekuaren aurka burututakoa ETAk oso modu bertsuan egin dituela azpimarratu du Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak: biak lehergailuz betetako furgonetekin egin dituela, biak ordubete lehenago bonbaren berri emanez abisua eman ondoren, eta antzeko lehergai kopuruarekin. Hala ere, oraindik datual falta direla-eta Ripak ez du zehaztu atzokoan zenbat lehergailu erabaili zuten. Polizia iturrien arabera, 30 kilotik gora erabili dituzte; Bordatxoren aurkakoan 50 kilo lehergai baliatu zituzten.
Atzoko kalteak Bordatxon egindakoak baino txikiagoak direla agertu du Ripak. Izan ere, Doneztebeko dantzalekua guztiz suntsitu zuen ETAk eztandarazitako lehergailuak; Nubaren kasuan, ordea, kalte materialak so handiak diren arren, egitura ez du hondatu. Izan ere, zartarazi duten furgoneta ezponda baten ondoan zegoen, eta hark eztandaren uhina mendialdera desbideratu du.
Era berean, Ripak ez du argitu nahi zein den beren hipotesia: hau da, Nafarroan komando bat dagoela, edo Lapurdin barrena Nafarroarako joan-etorria egin duela ETAko talderen batek. Gai horretan "zuhurra" izan behar dela erantzun du, eta ez dela komeni ETAri ikerketa lerroen inguruko datuak ematea.
Osterantzean, goizean hasi dira atzo iluntzeko eztandak Nuba dantzalekuan egindako kalteak neurtzen. Urdazubin, Dantxarinean, dago Nuba dantzalekua, Landibar merkataritza zentroaren eraikin berean. Hainbat saltoki eta taberna daude zentro horretan, eta baita gasolindegia ere alboan.Lapurdiko jende asko joan ohi da tabakoa, edariak, elikagaiak eta ibilgailuentzako erregaia merkeago erostera.
Herri txikia izanik, atentatuak oihartzun handia izan du Urdazubin. Seietan, batzar berezia egingo du Udalak, eta Andres Diharasarri alkateak aurreratu duenez, erasoa gaitzesteko ekitaldiren bat egiteko asmoa daukate. Urtxume hautagai zerrendakoak dira hautetsi guztiak.
Seietan hasiko da Urdazubiko Udalbatzaren batzar berezia. Andres Diharasarri alkateak aurreratu duenez, erasoa gaitzesteko ekitaldiren bat egiteko asmoa daukate. 387 biztanle ditu Urdazubik, eta Udalbatzako kide guztiak Urtxume hautagai zerrendakoak dira.
Diharasarrialkatea erasoarekin hunkituta, eta, batik bat, harrituta agertu da Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Izan ere, Nuba dantzalekuaren jabeaduela egun batzuk hil zen Peio Martikorena enpresaburua zen, Diharasarrik azpimarratu duenez, "oso abertzalea": "Martikorena harro bazen zerbaitetaz, abertzale zelako zen harro", adierazi du alkateak.
Ildo horretatik, Martikorenak euskararen aldeko ekimen ugariren aldeematen zuela dirua nabarmendu du Diharasarrik, hala nola, Ipar Euskal Herriko ikastolen zein Gure Irratiaren alde.
Atentatua Urdazubin
Nubaren aurkako atentatua Bordatxoren kontrakoaren antzekoa izan dela nabarmendu du Ripak
Doneztebeko Bordatxo eta Urdazubiko Nuba dantzalekuen aurkako atentatuak "modu bertsuan" egin dituela ETAk nabarmendu du Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak. Hala ere, kalteak Bordatxon baino txikiagoak izan direla agertu du. Oraindik datuak falta zaizkiola-eta, erabilitako lehergai kopuru zehatza ematera ez da ausartu, baina polizia iturriek zabaldu dutenez 30 kilotik gorakoa izan da. Arratsaldean, seietan, batzar berezia egingo du Urdazubiko Udalak atentatua gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu