INGURUMENA

Nuclenorrek dio prest legokeela Garoñarentzat baimena eskatzeko

Enpresak berretsi du "soilik arrazoi ekonomikoengatik" eten duela zentralaren jarduna, eta, baldintzak aldatuz gero, ez duela baztertzen baimena eskatzea.

2013ko ekainaren 20a
21:10
Entzun

Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak atzo egindako adierazpenen ondoren, ohar bat kaleratu du arrats honetan Nuclenor enpresak, Garoñako zentral nuklearraren jabeak. Ministroak adierazi zuen uztailaren 6an itxi egin beharko dutela zentrala, nabarmenduz ixte hori soilik "arrazoi ekonomikoei" dagokiela. Orain, ministerioa zirrikituren baten bila ari da legean; izan ere, legeak dio "arrazoi teknikoengatik" itxi daitekeela zentral bat. 

Nuclenorrek berretsi du atzo ministroak esandakoa: "Soilik arrazoi ekonomikoei dagokie jarduna geratzea". Hartara, "baldintzek hori ahalbidetzen badute", enpresa prest dago baimena eskatzeko. Urrats hori ezinbestekoa litzateke Espainiako Gobernuak lizentzia emateko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.