Pedro Migel Etxenike zientzialaria Honoris Causa doktore izendatu du gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Izendapen hori lortzen duen seigarren pertsona da Etxenike; gainotzeko bostak Manuel Losada Villasante (1997), Angel Jordan Goñi (2000), Joseph D. Novak (2001), Enrique Sanchez-Monje y Perallada (2004) eta Rafael Moneo Valles (2007) dira.
Izendapena “ohore handia”dela adierazi du Etxenikek, inbestidura saioan. Zientzialari nafarra katedraduna da EHUn, eta horri lotuta, gaurko izendapena “heldutasun intelektual eta ikertzailearen esker ona” agertzeko modu bat izan dela iritzi dio.
Julio Lafuente NUPeko errektoreak “ikerlari eta pertsona bikain” bezala definitu du Etxenike, eta haren arabera, “ikertzaile berriak hezten jakin du, kolaborazio emankorrekin, ikerketa zentroak sustatuz eta ikerketa eta garapenerako politikak sustatzeko esku hartuz”.
1950ean jaio zen Pedro Migel Etxenike Izaban (Nafarroa). Zientzia Fisikoetan lizentziatua da NUPen, eta hiru doktoretza ditu: Cambrigeko Unibertsitatetik bi, Zientzietan eta Filosofian, eta Bartzelonako Unibertsitatetik Zientzia Fisikoetan. Donostiako Phisic Center-eko zuzendaria da, eta EHUko katedraduna Materia Kondentsatuen Fisika arloan.
Gizartea
NUPek Honoris Causa doktore izendatu du Etxenike
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu