NUPeko langileen bi herenek grebarekin bat egin dutela adierazi dute sindikatuek

NUPeko langileen elkarretaratzea, atzo eguerdian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
edurne elizondo
Iruñea
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
«Erantzun handia izan du». Horrela baloratu du LABeko kide Karlos Ibañezek NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileek atzo egindako greba. Langileen %65ek bat egin zuten lanuztearekin, sindikatuen arabera. LABek, ELAk, CCOOk, UGTk eta CGTk antolatu zuten mobilizazioa, unibertsitateak langileen ordutegian egin nahi dituen aldaketak salatzeko. Unibertsitatearen arabera, langile gutxiagok egin zuten greba: goizeko txandan, %47k. NUPeko langile gehienak aritzen dira goizez (482tik 437). Sindikatuen hitzetan, aldiz, 300 langilek baino gehiagok erabaki zuten lanera ez joatea. «Elkarretaratze jendetsuak egin ditugu; horrek erakusten du langileak haserre daudela, eta gauzak aldatzea nahi dutela», erran zuen Ibañezek, eta negoziazioak berriz martxan jartzeko aukera izanen den itxaropena agertu du.

Unibertsitateak langileen ordutegian egin nahi dituen aldaketekin ez daude ados. Bost besta egun kendu nahi dizkiete, eta iraileko lan jardunaldiaren murrizketa bertan behera utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.