NUPen medikuntza ikasketak jartzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak
Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) medikuntza ikasketak jaso ahal izateko «urratsak eta elkarrizketak» hasteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak. NaBaik atzo aurkeztu zuen mozioa, eta UPN izan zen aurka bozkatu zuen bakarra. Maria Luisa Mangado NaBaiko parlamentariaren arabera, ikasketa horiek NUPen jartzea «gizartearen eskaria» da. NUPek «titulazio onenak» eskaini behar dituela nabarmendu du PSNko Maria Victoria Arraizak, tartean medikuntzakoak. NEB eta CDN ere alde agertu dira. «Beharrezkoa» eta «legitimoa» iruditzen zaie ekimena. UPNko Carmen Gonzalezen ustez, haatik, NUPek ezin ditu titulazio guztiak eskaini.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu