Mendia

Oñatiko mendizale bat hil da Huescan, Aspe mendian istripua izanda

Oñatiko (Gipuzkoa) bizilagun bat, 23 urteko A.A.B gizonezkoa, hil da Huescan (Aragoi, Espainia), Aspe mendian erorita. Espainiako Gobernuaren Huescako Ordezkaritzak jakinarazi duenez, oñatiarrak atzo arratsaldean izan zuen istripua; zehazki, Aspe mendiaren iparraldeko maldan zela harkaitzak hautsi ziren eta haiekin batera amildu zen gazte oñatiarra.

2005eko martxoaren 26a
17:27
Entzun
Iturri horien arabera, atzo arratsaldeko 17:10 aldera jazo zen ezbeharra. Guardia Zibileko Jacako Mendi Taldea helikoptero batekin eta mediku batekin joan zen istripua gertatzen zen lekura, baina ordurako hilda zegoen mendizalea.

Lehendabizi Jacako Mendiko Eskola Militarrera eraman zuten gorpua, eta handik aipatu herriko Eskualdeko Erietxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.