Obamak Kabul utzi eta gutxira bonba-auto bat lehertu da eta bost lagun hil dira gutxienez

2012ko maiatzaren 2a
12:01
Entzun

Barack Obamaren bisita laburra izan zen atzo Afganistanera. AEBetako presidenteak Kabul hiriburua utzi eta gutxira bonba-auto bat lehertu zen, eta gutxienez bost lagun hil direla baieztatu dute albiste agentziek. Beste leherketa bat ere izan omen da, baina hori baieztatu gabe dago. Polizia iturrien arabera talibanek burutu dituzte erasoak. Hildakoak eragin dituen leherketa Jalalabaderako errepidean burutu dute, hain zuzen, AEBetako hainbat base militar dauden hirirako bidean. Obamak Bagramgo basea bisitatu du, Kabulen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.