Hodiak sartzeko zuloak egiten ari ziren langileak obusa aurkitu dutenean. Makina batekin atera, eta bazter batean utzi dute Ertzaintza iritsi artean. Obusa aztertu ostean, lehergailu teknikariek harrobi batera eraman dute, bertan leherrarazteko.
Ertzaintzaren arabera, 1933koa izan daiteke. Aurkitu duten ingurua hesitu dute, eta ibilgailuek ezin izan dute bertatik pasatu denbora batez.