Zurriola hondartzan (Donostia) obus bat aurkitu dute goizean garbiketa zerbitzuetako langileek. Ertzaintzak lehergailua agertu den tokia sokaz inguratu du, eta bertatik atera du.
Metro bat luze da lehergailua, eta kilo eta erdi pisatzen du. Ertzaintzaren arabera, seinalizaziorako balio duen itsas-lehergailua izan daiteke.
Lehergailua aztertzen ari da Ertzaintza.