politika

Odon Elorzari Donostiako alkatetzara berriro aurkezteko proposatu dio PSEk

2010eko urriaren 4a
19:37
Entzun
PSE-EEko zuzendaritzak Odon Elorzari 2011ko maiatzeko hauteskundeetan berriro Donostiako alkatetzarako aurkezteko proposatu dio. "Donostiaren gaurko eta biharko eguneko erronkei aurre egiteko lidergo eta lan gaitasuna du Elorzak", dio PSEk arratsaldean igorri duen prentsa oharrak. Adibidez, Donostiak, haren lanari esker, 2016an Europako kultur hiriburu izateko aukera daukala adierazi du.

Halaber, alkatearen lanagatik, Donostiak "bakearen eta baloreen hezkuntzaren kultura" du, PSEk uste duenez.

Elorza 1991tik da Donostiako alkate. 1984tik ordura arte eusko legebiltzarkide izan zen. 1955ean jaio zen, Gipuzkoako hiriburuan bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.