atxiloketak

Odre Lacroix aske da, eta haren ahizpa Nahia Parisera eraman dute

Segiko militanteak asteartean atxilotu zituzten, Senperen,  "higiezinen aurkako eraso saioa" egotzita. Gazte erakundeak indarrak metatzeko garaia dela esan du.

2012ko otsailaren 16a
12:23
Entzun

Odre Lacroix aske utzi dute bart, eta haren ahizpa Nahia Parisera eraman dute, epailearen aurretik pasatzeko.

Biak asteartean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Senperen. Parisko Sekzio Antiterroristak agindu zituen atxiloketak, eta, berri agentziek plazaratu zutenez, "higiezinen aurkako eraso saioa" egin izana leporatua diete.

Segiko militanteak dira Odre eta Nahia Lacroix, eta gazte erakundeak atxiloketak salatu ditu gaur, Baionan emandako prentsaurrekoan.

Horretaz gain, Segik esan du gazteen artean indarrak metatzeko garaia dela, Euskal Herriaren askatasuna eta bestelako gizarte bat lortzeko bidean urratsak egiteko asmoz.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.