emakumeen kontrako indarkeria

Ofelia Hernandez hil zuen gizonari 17 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote

Ofelia Hernandez hiltzeagatik 17 urte eta 9 hilabeteko espetxe zigorra jarri dio Bizkaiko Lurralde Auzitegiak bere senar ohi Felipe Ardanzari. Labankadaka hil zuen Ardanzak Hernandez, 2005ean Durangon. 20 urten Hernandezen seme-alabengana hurbiltzea ere debekatu diote.

2006ko azaroaren 21a
19:24
Entzun
Hilketagatik ezarri daitekeen zigorrik baxuena jarri dio Auzitegiak Ardanzari: 15 urtekoa. Halaxe egiteko eskatzen zuen defentsak. Clara Campoamor elkarte feministak eta Durangoko Udalak 20 urteko zigorra eskatzen zuten hilketagatik. Elkarteak helegitea jarriko duela jakinarazu du, eta Durangoko Udalak epaia aztertu eta zer egin erabakiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.