Ofizialak ez diren tituluak onartu dituzte irakasteko
GASTEIZ. Hizkuntza Eskola Ofizialekoak ez diren tituluek ere balioko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irakasteko. Hori onartu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Besteak beste, matematika eta fisika atzerriko hizkuntzaren batean irakats dezakete ofiziala ez den hizkuntza titulu bat dutenek. «Arau honek egoera bidegabe bat amaitzen du, eta irakasleek denborarik ez galtzea ahalbidetzen du», esan duIsabel Zelaa Hezkuntza sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu