EKONOMIA

Ogasunean inork gehiago dimisioa ez aurkeztea espero du Goikoetxeak

Nafarroako ogasunaren krisia sakondu du zuzendariordearen dimisioak. Idoia Nieves zuzendari ohiak dimisioa eman eta bi egunera heldu da Manuel Aranarena.

Lourdes Goikoetxea. I. URIZ, ARP
2014ko urtarrilaren 23a
11:39
Entzun

Lourdes Goikoetxea Nafarroako Ekonomia kontseilariak espero du ogasun departamentuan beste inork dimisioa ez ematea, Idoia Nieves ogasun zuzendari ohiak eta Manuel Arana zuzendariordeak dimisioa eman eta gero: "Gertatutakoak atsekabetu arren, aitzinera begiratu behar dugu".

Atzo aurkeztu zuen dimisioa Aranak, Ekonomia Departamentuak Efe berri agentziari baieztatu zionez. Iturri horien arabera, departamentuan egiten ari diren berrantolaketen harira aurkeztu du dimisioa Aranak.

Nievesek dimisioa eman eta bi egunera, gauza bera egin du Aranak. Nafarroako Gobernuak eman zuen Nievesen dimisioaren berri, eta "Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren berrantolaketa zabalago batean" kokatu zuen dimisioa. Gobernuan azaldu zuen zerga erreformari eta itun ekonomikoaren berritzeari heldu nahi diola 2014an, eta horri begira egin dituela aldaketak.

Atzo, ordea, Goikoetxeak aitortu zuen "desadostasunak" eta "diru sarrerek sortutako tentsioak" zirela medio aurkeztu zuela dimisioa Nievesek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.