EiTBra bidalitako ohar batean hartu dute euren gain atzo Loiun kiskalitako bost autobusen kontrako erasoa. Lehergai txiki ugari jarri zituzten autobusen atzealdean, eta eztanden ondorioz erre ziren. Gaixotasun larriak dituzten presoak aska ditzatela eskatzeko egin zuten erasoa.
Euskal presoen egoera salatu dute erasoarekin, oharrean azaldu dutenez. Nabarmendu dute espetxe politikak "mugimendu oso bat zigortzea" duela helburu, eta torturaren bidez "militante konprometituenen duintasunari eta borondateari" eraso dietela.
Halaber, argudiatu dute presoen egoerak okerrera egiten jarraitzen duela, ETAren jardun armatua eten bazen ere.