Oharra, osorik

2014ko abuztuaren 21a
18:47
Entzun

Hau da bost autobusen aurkako erasoa bere gain hartzeko EITBra bidali duten oharra, osorik:

"Ohar honen bidez abuztuaren 20an Bizkaibusen lineak betetzen dituzten bost autobusen aurka Loiun burututako ekintza gure gain hartu nahi dugu. Hainbat leherkari txiki kokatu genituen ibilgailuen atzeko partean eta eztanden ondorioz kixkali egin ziren.

Ez da berria euskal preso politikoek pairatzen dituzten bizibaldintzak pertsonak fisikoki zein psikologikoki deuseztatzeko diseinatuak izan zirela eta, persona hauek militanteak diren heinean, espetxe politika honek mugimendu oso bat zigortzea duela helburu, hau lortzeko tortura kronikoa erabilita gure militante konprometituenen duintasunari eta borondateari eraso egiten dietelarik.

Azpimarratzekoa da Euskal Herrian borroka armatua bertan behera gelditu den arren preso politikoen egoerak okerrera egiten jarraitu duela. Estatu faxistek, frantziarra eta espainiarra kasu, ez dute errepresioa erabiltzen soilik sortzen diren borroka iraultzaileei aurre egiteko, herriak eta herritarrak menperatzeko baizik. Euren demokrazia faltsua obedientzia bukatzen den une berean amaitzen da eta aske izateko borrokatzen den edozein herrik errepresioa pairatuko du erabiltzen duen borroka moldea edozein dela ere.

Euskal preso politikoek tinko jarraitzen dute borrokan eta horregatik ezartzen dizkiete sakabanaketa, isolamendua, FIES (Fichero de Internos de Especial Seguimiento) errejimena, bizi osorako kartzela zigorra… Eta zenbait kasutan heriotza zigorra ere bai: 2013an Ángel Figueroa, Xabier López Peña eta Arkaitz Bellón hil zituen frantziar eta espainiar estatuen espetxe politikak. Horrelako heriotz gehiagorik berriro gerta ez dadin larri gaixorik dauden presoen berehalako askatasuna exijitzeko burutu genuen Loiuko ekintza. Ez gara zeruari begira geldituko gure herriko jende eskuzabalena kartzelan akatzen duten bitartean.

· Txus Martín Hernando
· Josetxo Arizkuren Ruíz
· José Ramón López de Abetxuko Likiniano
· Inma Berriozabal Bernas
· Gari Arruarte Santa Cruz
· Iñaki Etxeberria Martín
· Aitzol Gogorza Otaegi
· José Miguel Etxeandia Meabe
· Ibon Fernández Iradi
· Ventura Tomé Queiruga

PRESO GAIXOAK KALERA!!!"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.